Gizartea -

Osasuna

Osakidetzak beste gaixotasun bat atzemango du "orpoaren proban"

1. Motako Tirosinemiak gibeleko eta giltzurrunetako eritasunak eragin ditzake. Guztira, 14 gaixotasun detektatzen dituzte jaioberriei egiten dieten proba honetan.

"Orpoaren probak" 14 gaixotasun atzematen ditu. Argazkia: Irekia
Ama bat jaioberri baten oinari eusten.
"Orpoaren probak" 14 gaixotasun atzematen ditu. Argazkia: Irekia

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Osakidetzak beste gaixotasun bat gehitu du jaioberrien gaixotasunen prebentziozko baheketan, hots, "orpoaren proba" delakoan. Hala, aurrerantzean 1. Motako Tirosinemia ere detektatuko dute, giltzurrunetako eta gibeleko gaixotasunak eragin ditzakeen eritasuna. 

Euskal Osasun Zerbitzuak ohar batean azaldu duenez, entzima bateko urritasunak sortzen du 1. Motako Tirosinemia, eta gibelari, nerbio sistema nagusiari eta giltzurrunei eragiten die. Hain justu, giltzurrunetako eta gibeleko arazoak sorrarazi ditzake. 

EAEn Sortzetiko Gaixotasunen Jaioberrien Baheketarako Aholku Batzordeari dagokio "orpoaren proban" atzeman beharreko gaixotasunak zehaztea. Izan ere, Espainiako Estatuan Osasun Sistema Nazionalak (SNS) erkidego guztientzat ezarritako gaixotasunez gain, batzorde horrek propio ebatzitako beste batzuk gaineratzen dira. 

Aholku Batzordeak, era berean, sei gaixotasun endokrino-metaboliko pixkanaka sartzea onartu du. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza EAE albisteak Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak gaur Umeak