Gizartea -

Emakumeen Nazioarteko Eguna

Zaintza sistema publikoaren aldeko aldarriek kaleak bete dituzte M8ko manifestazioetan

"Zaintzarekin negoziorik ez!" oihua ozen entzun da euskal hiriburuetan Emakumeen Nazioarteko Eguneko martxetan.

Bilboko manifestazioaren une bat. Argazkia: EFE
Bilboko manifestazioaren une bat. Argazkia: EFE
Bilboko manifestazioaren une bat. Argazkia: EFE

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Milaka emakume kalera atera dira berriz martxoaren 8ko manifestazioetan, matxismoari planto egin eta zaintza sistema publikoa aldarrikatzeko, testuingurua gero eta ilunagoa den honetan. Izan ere, negazionismo feminista gora egiten ari da etengabe, batik bat gazteen artean, eta gizartearen sentsibilizazioan atzerapausoak ikusteko arriskua gero eta nabariagoa da.

Horren aurrean, mugimendu feministak manifestazio jendetsuak deitu ditu Bilbon, Gasteizen, Donostian, Iruñean, Baionan eta beste hainbat lekutan, berdintasunaren alde borrokatzeko grinak bizirik dirauela erakusteko.

Horietan guztietan gehien entzun diren aldarrietako batzuk hauek izan dira: "Zaintzarekin negoziorik ez", "Etorkizunik ez zainketarik gabe", "Eskubideak denontzat" eta "Gora borroka feminista" klasikoa.

Manifestazioak eguneko zita garrantzitsuenak izan dira, ohi bezala, baina ez bakarrak. Horren ildotik, erakundeek, alderdiek eta sindikatuek ere ekitaldiak eta agerraldiak egin dituzte, berdintasunaren aldeko beste lelo batzuk ozen zabaltzeko. Besteak beste, adineko emakumeen papera, etxeko lanak eta etxeko langileen lan-baldintzak izan dituzte hizpide.

Aldarrikapenak eta festak bat egin dute Bilbon, manifestazio ikusgarri batean
Aldarrikapenak eta festak bat egin dute Bilbon, manifestazio ikusgarri batean
Aldarrikapenak eta festak bat egin dute Bilbon, manifestazio ikusgarri batean

0:44

Milaka pertsonak ''sistema errotik aldatzea'' aldarrikatu dute Iruñean
Milaka pertsonak ''sistema errotik aldatzea'' aldarrikatu dute Iruñean
Milaka pertsonak ''sistema errotik aldatzea'' aldarrikatu dute Iruñean

0:40

Marea moreak Gasteizko kaleak hartu ditu
Marea moreak Gasteizko kaleak hartu ditu
Marea moreak Gasteizko kaleak hartu ditu

0:42

Milaka lagunen aldarri more ozena Donostiako kaleetan
Milaka lagunen aldarri more ozena Donostiako kaleetan
Milaka lagunen aldarri more ozena Donostiako kaleetan

0:44

Feminismoak ''ez duela amore ematen eta ez dela etxera joaten'' argi uzteko manifestazioa egin dute ikasleek

Berdintasunaren aldeko aldarria egin dute euskal erakundeek
Berdintasunaren aldeko aldarria egin dute euskal erakundeek
Berdintasunaren aldeko aldarria egin dute euskal erakundeek

1:48

EITB Mediak ere bat egin du M8arekin
EITB Mediak ere bat egin du M8arekin
EITB Mediak ere bat egin du M8arekin

0:39

Emakume zaintzaileen "esplotazioa"

Mobilizazioen aurkezpenean Euskal Herriko Mugimendu Feministak salatu zuenez, egungo "sistema heteropatriarkal kapitalistak emakumeen lan-indarra esplotatzen du, bai etxean, bai enpleguan, baita zaintza-lanetan ere". Azpimarratu dutenez, emakumeek "doan eta inolako aitorpenik gabe" egiten duten lan horrek "zuzenean prekarietatera eta etengabeko zapalkuntza-egoeran bizitzera" kondenatzen ditu.

Zaintza sistema publikoa eta indarkeria desagerrazteko ''aldaketa sakonak'' izango dira aldarri nagusi M8an

Horien arabera, neurri handi batean, emakume atzerritarren gain egon ohi dira zaintza-lanak, eta emakume horietako askok "esplotazio" egoeran edo baldintza penagarrietan egiten dute lan. Horrez gain, egoera irregularrean eta legeen mehatxupean aritzen dira asko. Beraz, egoera hori irauli eta zaintza-sistema publikoa eraikitzea aldarrikatu dute.

Halaber, emakume palestinarrekiko "elkartasuna eta maitasuna" ere oso presente egon da gaur, baita, nola ez, "indarkeria matxistaren ondorioz hildako, bortxatutako, jazarritako eta etxetik kanporatutako emakume eta neska guztiak" ere.

Emakunde Emakumearen Euskal Erakundeak ere dei egin die herritarrei mugimendu feministek eta emakumeen elkarteek martxoaren 8rako antolatutako mobilizazioetan "aktiboki parte hartzeko".

Emakunderen aurtengo kanpainak "Zuetaz harro" leloa du, adineko emakumeek berdintasunari eta, zehazki, emakume gazteenen ahalduntzeari egiten dioten ekarpena aitortzeko. Miren Elgarresta Emakundeko zuzendariaren hitzetan, "ahalduntzea emakumeen eta gizonen berdintasunerako eraldaketa sozialerako baldintza eta bermea da; emakumeen ahalduntzerik gabe, ez dago berdintasunik".

Horrela, Emakundek gizarte osoa gonbidatu du Berdintasunaren eta Indarkeria Matxistarik Gabeko Bizitzen Aldeko Herri Itunean parte hartzera.

Aurreko belaunaldietako emakumeak ''ahalduntze prozesuan funtsezkoak'' izan direla goraipatu du Emakundek

1:57
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak Emakunde bideoak Gizartea albisteak Sexu-abusuen biktimak gaur Eguneko albisteak Eguneko albisteak Manifestazioak Mundu matxista Gizon eta emakumeen arteko berdintasuna Emakumeen Nazioarteko Eguna gaur