Gizartea -

Trafikoa

Ilara luzeak N-637 errepidean, Erandio parean, bi istripuren ondorioz

Lehenengo istripua 14:30 aldera gertatu da, N-637 errepidean, eta hiru ibilgailu nahasi dira. Geroago, auto batek autobus batekin egin du talka.

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hiru kilometroko auto-ilarak sortu dira N-637 errepidean, Erandion (Bizkaia), Barakaldorako bidean, bi istripuren ondorioz.

Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, lehenengo istripua 14:30 aldera gertatu da, N-637 errepidean, eta hiru ibilgailu nahasi dira.

Ezbeharraren ondorioz, beste auto batek autobus batekin egin du talka, eta hiru kilometroko auto-ilarak sortu dira.

Bi ezbeharretako batean ere ez da inor zauritu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Ezbeharrak gaur Trafikoa Bizkaia Gizartea Eguneko albisteak Arrigorriaga Albisteak