Gizartea -
Sua
Hiru pertsona artatu behar izan dituzte Sestaoko etxebizitza eraikin batean piztutako sute batean
Orotara, bederatzi pertsona ebakuatu behar izan dituzte suhiltzaileek. Suhiltzaileek 17:45 aldera itzali dute sutea. 19:30ean, etxetik atera dituzten bizilagunei itzultzeko baimena eman diete.
EITB Media
Bederatzi pertsona ebakuatu dituzte etxebizitza eraikin batetik Sestaon, sute baten ondorioz. Kaiku etorbidean piztu da sua, 17:00etan.
Suhiltzaileek jakinarazi dutenez, sua amatatu egin dute jada, eta batik bat bosgarren solairuan izan du eragina.
Orotara hiru pertsona intoxikatu dira, kea arnasteagatik. Bi adingabe eta emakume bat dira, azken hori egoera larriagoan. Bi adingabeei alta eman diete jada.
Suhiltzaileek 17:45 aldera itzali dute sutea. 19:30ean, etxetik atera dituzten bizilagunei itzultzeko baimena eman diete.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea