Gizartea -

Nafarroa

Indar Gorriko 58 kide atxilotu dituzte, urrian Betis-Osasuna partidaren aurretik izandako liskarrengatik

Gertakariak urriaren 29an izan ziren, Benito Villamarin futbol-zelaiaren inguruan, Ligako 11. jardunaldiko partida hasi aurretik.

Atxiloketa gehiago egitea aurreikusten da. Argazkia. EITB Media
Atxiloketa gehiago egitea aurreikusten da. Argazkia. EITB Media
Liskarrak Osasuna eta Betis futbol taldeetako jarraitzaileen artean, Sevillan

0:25

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Polizia Nazionalak Indar Gorri taldearekin lotura duten 58 pertsona atxilotu ditu Iruñean, ustez urriaren 29an Betisek eta Osasunak Sevillan jokatu zuten partidaren aurretik ultren arteko liskar batean parte hartzeagatik.

Ikerketako iturriek adierazi dutenez, goizaldean Iruñean, Madrilen eta Sevillan hasitako polizia-dispositiboaren helburua borroka horretan parte hartu zuten pertsonak atxilotzea da.

Operatiboa egun osoan zehar garatuko da eta atxiloketa gehiago egitea aurreikusten da.

Gertakariak urriaren 29an izan ziren, Benito Villamarin futbol-zelaiaren inguruan, Ligako 11. jardunaldiko partida hasi aurretik.

Liskarrak Osasuna eta Betis futbol taldeetako jarraitzaileen artean, Sevillan
Liskarrak Osasuna eta Betis futbol taldeetako jarraitzaileen artean, Sevillan
Liskarrak Osasuna eta Betis futbol taldeetako jarraitzaileen artean, Sevillan

0:25

Zonaldean patruilatzen ari ziren agenteek Osasunako "ultra" itxura zuten pertsona talde bat ikusi zuten, eta Betisen ustezko jarraitzaile erradikalak ere ikusi zituzten inguruan, Poliziak hurrengo egunean jakinarazi zuenez.

Zale horietako batzuek aurpegia estalita eta objektu sendoak zeramatzaten. Hori dela eta, bi taldeen arteko liskarraren aurrean, agenteek errefortzuak eskatu eta esku hartu zuten, eta liskarra minutu gutxitan desegin zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Andaluzia Futbola albisteak Osasuna Iruñea Nafarroa Delituak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak