Gizartea -

Trafikoa

Amaitu dira ilarak Txorierriko igarobidean, Loiun eta Galdakaoko noranzkoan izandako istripuaren ostean

Bost ibilgailuk talka egin dute eta ezkerreko erreia itxita egon da Galdakaoko bidean. Zorionez, ez da inor zauritu. Gipuzkoan, aldiz, bi pertsona eraman dituzte erietxera, GI-2330 errepidean, Oñatin, bi autok aurrez aurre jo ondoren.

La retenciones se registran en sentido Galdakao. Foto: Bizkaimove
La retenciones se registran en sentido Galdakao.
La retenciones se registran en sentido Galdakao. Foto: Bizkaimove

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bost ibilgailuren arteko talkak ilara luzeak eragin ditu Txorierriko igarobidean (N-637a), Loiu (Bizkaia) parean eta Galdakaoko noranzkoan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez. 

Ezbeharra errepide horretako 17. kilometroan izan da, 08:25 aldera. Istripuaren ondorioz, ezkerreko erreia itxi du Ertzaintzak, eta ilarak sortu dira, 6 kilometrorainokoak. Dena dela, 09:45ean garabiak ibilgailuak bidetik kendu ditu, eta erreia zabaldu dute atzera. Hala, pilaketak desagertzea espero dute aurki. 

Zorionez, ez da inor zauritu. 

Bestela gertatu da GI-2333 errepidean, Oñatiko Zubillaga auzoaren parean. Bi pertsona Arrasateko ospitalera eraman dituzte, euren ibilgailuek aurrez aurre talka egin ostean. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Bizkaia Gipuzkoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak A-8 Autobidea Txorierriko igarobidea