Gizartea -

ELIZA KATOLIKOA

Luis Argüello Espainiako Gotzainen Batzarreko presidente aukeratu dute

Valladolideko artzapezpikua denak Juan Jose Omella ordezkatuko du karguan.

Argazkia: EFE
Argazkia: EFE
Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aurreikuspenak bete dira, eta Luis Argüello Valladolideko artzapezpikua aukeratu dute Espainiako Gotzainen Batzarreko presidente. Gauzak horrela, orain arte kargu horren jabe izan den Juan Jose Omellaren tokia hartuko du.

Espainiako Gotzainen Batzarrak jakinarazi duenez, lehen bozketan eta gehiengo osoz hautatu dute. Gotzainen Batzarreko osoko bilkurako 78 kideetatik 48ren babesa jaso du Argüellok.

Palentziako Meneses de Campos udalerrian jaioa, 70 urte ditu, eta Espainiako Gotzainen Batzarreko presidentea izango da datozen lau urteetan. Aurrez, 2018tik 2022ra bitartean erakundeko idazkari nagusi izan zen.

Bere agintaldian hainbat erronkari izango ditu esku artean, tartean, Eliza katolikoaren baitan sexu erasoak jasan dituztenei erreparazioa emateko plana.

Bestalde, Jose Cobo Madrilgo artzapezpikua izango da Espainiako Gotzainen Batzarreko presidenteordea, Carlos Osoro ordezkatuz. Cobok 39 boto eskuratu ditu, bigarren bozketan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainia argazkiak Gizartea albisteak Eguneko albisteak Albisteak Eliza Katolikoa albisteak