Gizartea -

GASTRONOMIA

Tolosako Ama eta Casa Julian jatetxeak Repsol Gidako bi eguzkidunen zerrendara batu dira

Murtziako Cartagena hirian egin zen bart sari-banaketa. Atzoko izendapenekin, EAEko 71 jatetxe dira eguzkiren baten jabe, eta Nafarroako 19.

Ama eta Casa Julian. Artxiboko irudiak.
Ama eta Casa Julian
Tolosako Amak y Casa Julianek 2024ko Repsol Gidaren bi eguzki lortu dituzte

0:42

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Tolosako Ama eta Casa Julian jatetxeek Repsol Gida 2024ko bina eguzki lortu dituzte. Horrez gain, Araneta (Zestoa), Aiten Etxe (Zarautz), Islares (Bilbo), Txispa (Atxondo) eta Bakea (Mungia) ostatuak zerrenda sonatura batu dira, eguzki banarekin. Hala, denera, EAEko 71 jatetxe dira eguzkiren baten jabe: 43k bana dute; 20k, bina; eta zortzik, hiruna.

Nafarroako gastronomiari dagokionez, orain arteko 19 jatetxeek zerrendan jarraitzea lortu dute, baina ez da izendapen berririk aurtengo gidan.

Murtziako Cartagena hirian egin zen bart sari-banaketa. Orotara, Estatu espainiarreko 98 jatetxe berri batu ziren Repsolen eguzkia dutenen zerrendara. Epaimahaikideek, bereziki,  saritutako sukaldeek duten "pertsonalitatea" eta izan duten "bilakaera" nabarmendu zituzten.

Aurten banatutako eguzkiekin, orotara Estatu espainiarreko 764 jatetxek osatzen dute Repsol Gida 2024: hiru eguzkidun 44 daude; bi eguzkidun 168; eguzki bakarreko 552; eta 271 jatetxe ageri dira gomendatuen zerrendan. Katalunia da eguzki gehien dituena, 115.

Valentziako La Salita jatetxea izan zen atzoko galan gehien nabarmendu zenetako bat. Begoña Rodrigo sukaldari ezagunaren ostatua izan zen hiru eguzkidunen zerrendara batu zen bakarra.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gastronomia sariak Bizkaia Gipuzkoa Nafarroa Araba Tolosa Euskal Autonomia Erkidegoa gaur Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Euskal jatetxeak