Gizartea -

Errege Kopa

Istiluak San Mameseko sarreretan, hainbat pertsonak Ertzaintzari objektuak jaurti dizkiotelako

Hainbat pertsonak segurtasun hesia hautsi dute eta objektuak jaurti dituzte Ertzaintzaren aurka. Ondorioz, agenteak oldartu egin dira.

Argazkia: EFE
Argazkia: EFE
Liskarrak izan dira San Mameseko sarreretan, Athletic-Atletico Errege Kopako norgehiagokaren atarian

0:41

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EGUNERAKETA: Atxilotu bat desordenagatik, eta sei ertzain zaurituta, bart Bilbon taldeei laguntzean sortutako istiluetan

Istiluak izan dira San Mameseko sarreretan, Athletic-Atletico partida hasteko 40 bat minutu falta zirenean. Hain zuzen ere, hainbat pertsonak segurtasun hesia hautsi dute, eta objektuak jaurti dituzte Ertzaintzaren aurka.

Istiluak gutxiengo batek egin ditu, eta ez dute ilundu milaka zalek taldeari egin dioten ongietorri ikusgarria, euriari aurre eginda.

Oraingoan, harrera ezberdina izan da: Ertzaintzak 20 metro zabaleko korridore bat sortu du, talde zuri-gorriaren autobusa bertatik pasatu zedin.

Zaleek, gazteak gehienak, "Athletic, Athletic!" oihukatuz, bengalak piztuz eta su-artifizialak jaurtiz eman diote ongietorria ibilgailuari.

Autobusa pasatu eta gero, istiluak izan dira: zenbait zalek segurtasun hesia hautsi dute, eta objektuak jaurtitzen hasi dira Ertzaintzaren aurka. Ondorioz, agenteak estadioaren barruan sartu behar izan dira.

Athletic San Mamesera heldu eta 20 minutura, Atletico iritsi da, Polizia autonomikoaren furgonetek lagunduta, publikorik ez zegoen leku batetik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Athletic Futbola 2024 Kirolak albisteak Zer gertatu da gaur Bilbon? Errege Kopako finala 2024 Gizartea Eguneko albisteak Albisteak