Gizartea -
IRUZURRA
60.000 euroko isuna ezarri diote gizon bati Irungo etxe batean 90 pertsona baino gehiago erroldatzeagatik
Maizterrak 100 eta 900 euro artean eskatzen zizkien "pertsona atzerritarrei" erroldatzearen truke.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Gizon bati 60.000 euroko isuna jarri diote iruzur eginez 90 pertsona baino gehiago Irungo etxebizitza batean erroldatzeagatik, Espainiako Barne Ministerioak gaur zabaldutako informazioaren arabera. Hain justu, etxebizitzako maizterra zen eta 100 eta 900 euro artean eskatzen zizkien "pertsona atzerritarrei".
Erroldan egindako iruzurrak atzemateko Espainiako Poliziak Irunen abiatutako operazio baten baitan izan zuten agenteek kasu horren berri.
Zehazki, etxebizitza horri lotuta, hiriko erroldan sarrera eta irteera asko zeudela konturatu ostean hasi ziren ikertzen.
Ikertzaileek ondorioztatu ahal izan zutenez, "erroldatzeko masibo" horien atzean diruaren truke pertsona atzerritarrak etxean erroldatzen zituen maizter bat zegoen.
Guztira, Irungo bizilagunak bere etxean 90 pertsona baino gehiago erroldatu zituen bi urtean. Hori dela eta, Espainiako Gobernuaren Gipuzkoako Ordezkaritzaordeak 60.006 euroko isuna ezarri dio.