Gizartea -

GARRAIO PUBLIKOA

Renferen tren zerbitzua berrezarri dute Andoain eta Hernani parean, erreietako bat zabalduta

Atzo arratsaldean, 18:30 aldera, zuhaitz bat erori zen Urnieta parean trenbidera eta zirkulazioa etenda geratu zen bi norabideetan.

Artxiboko irudia.
Artxiboko irudia.
Artxiboko irudia.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Renferen tren zerbitzua 07:00ak inguruan berrezarri dute Andoain eta Hernani parean, atzotik etenda egon ondoren. Oraingoz, erreietako bat zabaldu dute bakarrik, Adifek sare-sozialen bidez jakinarazi duenez. Bi norabideetako trenak txandaka ari dira pasatzen, eta 20-30 minutuko atzerapenarekin dabil zirkulazioa Irun eta Brinkola artean.

Atzo arratsaldean, 18:30 aldera, zuhaitz bat erori zen Urnieta parean trenbideko katenariaren gainera, eta ondorioz, zirkulazioa etenda geratu zen bi norabideetan.

Egoera bideratzeko, 21:00ak baino lehentxeago, errepide bidezko garraio-plan alternatiboa ezarri zuen Adifek, distantzia luzeko eta ertaineko trenentzat, eta Andoain eta Hernani artean, Donostiako C-1 lineako aldiriko zerbitzuarentzat.

Bihar goizerako bi erreiak zabalik izatea espero du Adifek, eta horrenbestez, zerbitzua bere onera etortzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea bideoak Prentsa digitalaren azken orduko Urnieta bideoak Eguneko albisteak Tren istripuak albisteak Garraio publikoa