Gizartea -

Gertakizuna

42 urteko zumaiar bat hilda aurkitu dute Getariako uretan

Gizona denboralearen biktima izan dela jakinarazi du Guardia Zibilak. San Prudentzio parean agertu da hilotza.

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

42 urteko gizon zumaiar baten hilotza topatu dute gaur Getariako itsasoan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak baieztatu duenez.

Guardia Zibilak zehaztu duenez, gizona denboralearen biktima izan da. Guardia Zibileko iturrien arabera, hildakoaren ibilgailua kostaldetik gertu aurkitu dute, eta hipotesi nagusia da itsasora hurbildu dela olatuak ikusteko, eta olaturen batek eraman duela edo uretara erori dela.

Gorpua 17:00 inguru ikusi dute, San Prudentzio parean, eta Gurutze Gorriak jaso egin du handik gutxira.

Guardia Zibilak hartu du bere gain ikerketa, eta hildakoa identifikatzeko lanean ari da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Getaria Kantauri itsasoa Itotzeak