Gizartea -

GERNIKA

Bakearen Aldeko Borrokalariak eta Mediterraneo Itsasoko Zintzoak elkarteek jasoko dute Bakearen Gernika Saria

Gernikako bonbardaketaren 86. urteurreneko ekitaldiak apirilaren 26an egingo dira, eta egun horretan banatuko dira Gernika sariak ere.

Gernikako Udala, artxiboko irudi batean
Gernikako Udala, artxiboko irudi batean
Gernikako Udala, artxiboko irudi batean

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bakearen Aldeko Borrokalariak eta Mediterraneo Itsasoko Zintzoak taldeek jasoko dute aurten Bakearen Gernika Saria, bakoitzak bere esparrutik "bakearen eraikuntzari, elkarbizitzari eta giza eskubideen aldeko borrokari" egindako ekarpenagatik.

Gernikako Udalak 2005etik banatzen du sari hau, bonbardaketaren urteurrenaren harira antolatutako ekitaldien barruan. Apirilaren 26an 86 urte beteko dira Alemania Naziaren Kondor Legioko hegazkinek, Italiako abiazio faxistaren laguntzarekin, Gernika guztiz suntsitu zutenetik.

Hainbat gerretan parte hartu duten kideek osatutako elkartea da Bakearen Aldeko Borrokalariak, Libanon sortutakoa. Besteak beste, Israelgo eta Palestinako herritarrak daude talde horretan, eta komunitate ezberdinen artean zubiak eraikitzeko lanean ari dira.

Bestalde, Mediterraneo Itsasoko Zintzoak dozenaka erakunde humanitariok osatutako plataforma da. Mediterraneo Erdialdeko eta Egeo Itsasoko uretan ari dira lanean, pertsona migratzaileen bizitza, duintasuna eta eskubideak defendatzen.  

Gernikako Udalak, Kultur Etxeak, Bakearen Museoak, Gernika Gogoratuz Museoak eta Alemaniako Pforzheim herriko alkateak —herri horrekin senidetuta dago Gernika— osatzen dute sarien epaimahaia.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gernikako bonbardaketa Gernika-Lumo Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Israel Palestina Bakea Euskadin Mediterraneo itsasoa Libano