Politika -

Iruzurra

Abalosen aholkulari ohi Koldo Garcia atxilotu dute pandemia garaian maskaren erosketan iruzur egin zuelakoan

Ikerketaren arabera, Koldo Garcia, PSNren zinegotzi ohi Uharten, eta haren beste bazkide bat, Victor de Aldama, dira 53 milioi euroko balioa zuten kontratuetatik desbideratutako diruaren ustezko sarearen buru. Abalosek "txundituta" eta "atsekabetuta" dagoela adierazi du.

Koldo Garcia, Jose Luis Abalos Garraio ministro ohiaren aholkulari izandakoa, zirkuluan. EITB
Koldo Garcia, Jose Luis Abalos Garraio ministro ohiaren aholkulari izandakoa, zirkuluan. EITB
Koldo Garcia, Jose Luis Abalos Garraio ministro ohiaren aholkulari izandakoa, zirkuluan. EITB

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guardia Zibilak Koldo Garcia Izaguirre —Jose Luis Abalosen aholkulari izan zen Garraio ministro izan zenean eta PSNren zinegotzi Uharteko Udalean— atxilotu du covid-19aren pandemian maskaren erosketan iruzur egin zuelakoan.

Europa Press albiste agentziari ikerketako iturriek baieztatu diotenez, pandemiako garairik txarrenean, musukoen esleipenean eroskeria delitua egin zuelakoan hartu dute atxilo.

Iturri horien arabera, ustelkeriaren aurkako fiskaltzak burutu du ikerketa, eta isilpean gorde dituzte Koldo Garciaren jardunaren gaineko xehetasunak. Garai hartan, Renferen merkantzia trenetako kontseilari izendatu zuen Abalosek.

2020an, PPk egindako galderei erantzunez, bere aholkulari Koldo Garciaren inguruko azalpenak eman behar izan zituen Abalosek Kongresuan, Venezuelan hango presidenteorde Delcy Rodriguezekin izandako bilera baten harira.

Operazioari buruz galdetuta, Abalosek "txundituta" eta "atsekabetuta" dagoela adierazi du, eta Garraio Ministerioan egindako kudeaketa defendatu du.

Abalos ''txundituta'' eta ''atsekabetuta'', Koldo Garcia bere aholkulari izandakoaren atxiloketagatik
Abalos ''txundituta'' eta ''atsekabetuta'', Koldo Garcia bere aholkulari izandakoaren atxiloketagatik
Abalos ''txundituta'' eta ''atsekabetuta'', Koldo Garcia bere aholkulari izandakoaren atxiloketagatik

0:55

Auzitegi Nazionalaren eta Guardia Zibilaren ikerketaren arabera, Koldo Garcia eta haren beste bazkide bat dira covid-19aren pandemian osasun-materiala erosteko administrazio publikoek sinatutako 53 milioi euroko balioa duten kontratuetatik desbideratutako diruaren ustezko sarearen buru.

Ikerketako iturrien arabera, Koldo Garcia eta bere bazkide bat, Victor de Aldama, izango lirateke sare horretako buruzagiak. Azken hori Zamora futbol taldeko presidentea da, eta Zaragozako Soluciones de Gestion y Apoyo a Empresas enpresarekin lotuta dago.

Ismael Moreno Auzitegi Nazionaleko epaileak 20 atxilotuetako sei-zazpi galdekatuko ditu, tartean Koldo Garcia eta Victor de Aldama.

Aipatu iturrien arabera, ustezko sarea bitartekari zen Garraio eta Barne Ministerioetara, Balear Uharteetara eta Kanariar Uharteetara eramaten zuten materialaren kontratuetan.

Ustelkeriaren aurkako Fiskaltzaren ikerketa bat da, eta Auzitegi Nazionaleko 2 zenbakiko Epaitegi Zentralak zuzentzen du. Asteartean 20 pertsona atxilotzeko agindua eman zuen, baita 26 miaketa ere.

Cuca Gamarra PPko idazkari nagusiak Sanchezi eskatu dio azaltzeko ea Garraio ministro izandakoaren kargu-uzteak "lotura" duen "eskuineko eskua" zenaren ustezko negozio ilunekin.

Sanchezez eta Abalosez gain, azalpenak eskatu dizkie Salvador Illa Osasun ministro ohiari eta Monica Garcia egungo arduradunari, azalpenekin batera erantzukizunak hartu behar direla ziurtatuz.

Espainiako Gobernuko presidenteak ukatu egin du ministro ohiaren aholkulariaren atxiloketak zerikusia izatea kargugabetzearekin, horrek ustezko irregulartasunak ezagutzen zituela esan nahiko lukeelako. Bere ustez, oposizioaren "gezurrak" dira, eta Isabel Diaz Ayuso Madrilgo Erkidegoko presidentearen anaiaren kasuarekin "hain jeloskor" ez izatea aurpegiratu die.

Abalosen aholkulariaren atxiloketaren eta ministro ohiaren kargugabetzearen arteko lotura ukatu du Sanchezek
Abalosen aholkulariaren atxiloketaren eta ministro ohiaren kargugabetzearen arteko lotura ukatu du Sanchezek
Abalosen aholkulariaren atxiloketaren eta ministro ohiaren kargugabetzearen arteko lotura ukatu du Sanchezek

1:08

Patxi Lopez PSOEk Kongresuan duen bozeramaileak Poliziari eta Justiziari lan egiten uztearen alde egin du. "Poliziak iker dezala zer ikertu behar den, justiziak ekin eta erabaki dezala errudunek ordaindu behar duten", adierazi du kazetarien aurrean, Kongresuko korridoreetan, gaiari buruz galdetu diotenean, eta azpimarratu du hori egin behar dela "beti".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika PSOE PSN Espainiako Gobernua Espainia Ustezko ustelkeria politikoa Albisteak Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak Maskarak