Gizartea -

Gipuzkoa

Ertzaintzaren jaurtigai batekin Tolosan larri zauritutako adingabeari asteartean egingo diote ebakuntza

Familiak jakitera eraman duenez, alta eman diote 16 urteko mutikoari, baina kezkatuta daude begian izan ditzakeen ondorioak uste baino larriagoak direlako.

Ikama ikasle antolakundeak gaur Tolosan egindako elkarretaratzea. EITB Media
Ikama ikasle antolakundeak gaur Tolosan egindako elkarretaratzea
Ikama ikasle antolakundeak gaur Tolosan egindako elkarretaratzea. EITB Media

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Tolosako Beotibar kalean, inauteri ospakizunetan, Ertzaintzaren jaurtigai batekin begian larri zauritutako adingabeari asteartean egingo diote ebakuntza, familiak jakinarazi duenez.

16 urteko mutikoak erretina askatuta du, eta lakrimaleko lesioa, besteak beste. Medikuek senitartekoei esan dietenez, begiko lesioak hasieran uste zena baino larriagoak izaten dira, eta begia galdu ez arren, ziurtzat eman dute ikusmen arazoak izango dituela. 

Ebakuntza egin bitartean, alta eman diote adingabeari, eta etxean emango du asteburua. 

Hain justu, gazteari elkartasuna adierazteko elkarretaratzea egin dute gaur Tolosako Triangeluan. Ikamak deituta, dozenaka lagun bildu dira "Biolentzia polizialik ez. Ikasleria martxan" lelopean. Bihar eguerdirako ere, beste bilkura bat deitu dute senide eta lagunek, leku berean. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Gaurko albisteak Gipuzkoa Tolosa azken ordukoa Gizartea Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken orduko albistea Gazteak azken ordukoa