Gizartea -

Sendagaiak

Osasun Ministerioak diabeteserako Metformina eta garatxoen aurkako Imunocare krema kendu ditu salmentatik

Sendagaien eta Osasun Produktuen Espainiako Agentziaren ustez, eragindako loteek kalitate-akatsak dituzte, baina ez dute pazientearentzat berebiziko arriskurik.

Farmazia baten kanpoaldea. Argazkia: EITB Media.
Farmazia baten kanpoaldea. Argazkia: EITB Media
Farmazia baten kanpoaldea. Argazkia: EITB Media.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sendagaien eta Osasun Produktuen Espainiako Agentziak agindu du Metformina (odolean glukosa kontrolatzeko sendagaia) eta Imunocare garatxoen aurkako krema kentzeko, pazientearentzat bizi-arriskurik ez dakarten kalitate-akatsengatik.

Ohar batean, Sendagaien agentziak (Osasun Ministerioaren mendeko erakundea) zehaztu du eragindako Metformina Hidrocloruro lotea S003 dela, eta 2024ko ekainaren 30ean iraungitzen dela.

Metformina VIR 850 miligramo, pilulak, Industria Química y Farmaceutica VIR SA enpresak fabrikatzen du, Alcorconen (Madril).

Bestalde, Imunocare 50 mg kremaren eraginpeko lotea 19225319A delakoa da. Sendagai hori, garatxoetarako, kartzinoma basozelularrerako eta keratosi aktinikorako adierazia, Industrial Farmaceutica Cantabria SA enpresak merkaturatzen du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Sendagaiak Industria farmazeutikoa