Gizartea -
Bizkaia
Ostalaritzako ordutegia mugatzeko eskatu dute Bilboko erdiguneko bizilagunek, zaratagatik
Adierazi dutenez, Abandoko bizilagunek "Bilboko Ingurumena Babesteko Ordenantzan ezarritako zarata baino askoz handiagoa jasaten dute" ostiral eta asteburuetan.
agentziak | eitb media
Uribitarte-Anaitasuna Elkarteak Abando eta Indautxu auzoetako ostalaritza ordutegiak mugatzeko eskatu dio Bilboko Udalari, zarata murrizteko.
Elkarte horrek adierazi duenez, Abandoko bizilagunek "Bilboko Ingurumena Babesteko Ordenantzan ezarritako zarata baino askoz handiagoa jasaten dute" ostiral eta asteburuetan, eta horrek osasun publikoko arazo bat sortzen du, "aisialdiko jarduerak espazio publikoan eragindako kutsadura akustikoaren ondorioz".
Hori dela eta, ostalaritzaren ordutegia mugatzea eta "espaloi eta espazio publikoei funtzio nagusia itzultzea" eskatu dio Udalari.