Gizartea -

Lege berria

Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Legearen gakoak eta helburuak

Lege honi esker, Eusko Jaurlaritzaren urteroko aurrekontuaren % 0,7 garapenerako lankidetza politiketara bideratuko da. Bestalde, Jaurlaritzak ezingo ditu armak ekoizten edo saltzen dituzten enpresak diruz lagundu.

Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Legearen gakoak
Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Legearen gakoak
Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Legearen gakoak

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaur, ostegunarekin, onartu du Legebiltzarrak Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Legea. Marko juridiko berri batekin, Eusko Jaurlaritzaren urteroko aurrekontuaren % 0,7 garapenerako lankidetza politiketara bideratzea ekarriko du lege berri honek. Gainera, gobernuz kanpoko erakundeei laguntzeko izapideak malgutu eta erraztuko ditu, prozesua arinduz.

Hauek dira gakoak:

1-Erantzunkidetasuna

-Giza garapenerako, justizia globalerako, demokraziarako, giza eskubideetarako eta bakerako gaitasunak eta baliabideak.

-Garapenerako gobernuz kanpoko erakundeen ibilbidearen aitorpena.

2-Parte-hartzea

-Prozesu parte-hartzailea eragile instituzional eta sozialekin.

-Adostasun zabala, lankidetzan eta elkartasunean.

3-Elkartasuna

-Konpromisoa eta jarrera eraldatzailea pertsona guztien duintasunean.

Hauek dira helburuak:

Helburuak

-Giza garapena eta jasangarritasuna bultzatzea eta pobrezia zein bazterkeria eragiten duten arrazoi estrukturalak eraldatzea.

-Berdintasun ezaren aurka eta giza eskubideen eta justizia sozialaren alde borrokatzea.

-Gizarte askeak, demokratikoak, baketsuak eta inklusiboak eratzea.

-Justizia sozialaren eta giza garapenaren aldeko mobilizazio soziala sustatzea.

-Gizarte erakundeak indartzea.

Hau da edukia:

-Jaurlaritzak ezingo ditu armak ekoizten edo saltzen dituzten enpresak diruz lagundu.

-Garapenerako lankidetza politiketara bideratuko da urteroko aurrekontuaren % 0,7.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza Eusko Legebiltzarra Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Giza eskubideak Gobernuz Kanpoko Erakundeak