Gizartea -
Itsas salbamendua
Aita Mari Mediterraneora abiatu da, 12. misioan
Itsas Salbamendu Humanitarioa (SMH) gobernuz kanpoko erakundearen euskal ontziak behar zituen baimen guztiak eskuratu ditu, eta, hala, Vinarosko (Castello) portutik atera da arratsaldean.
EITB MEDIA
Aita Mari itsas salbamenduko euskal ontziak gaur ekin dio Mediterraneoko bere 12. misioari, Vinarosko portutik (Castello) aterata.
Itsas Salbamendu Humanitarioa (SMH) gobernuz kanpoko erakundeak atzo jakinarazi zuenez, prestaketa eta entrenamendu lanetan eman zuten eguna.
Aurreko misioetan bezala, zortzi profesional eta sei boluntario doaz ontzian. Boluntarioen artean, fotokazetari batek, mediku eta erizain banak, eta hiru soroslek parte hartuko dute misioan.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea