Gizartea -

Istripua

14 lagun zauritu dira Port Aventuran izan den istripuan

Dirudienez, haize bortitzak zuhaitz baten hainbat adar apurtu ditu eta Tomahawk atrakzioan zeuden bidaiarien gainera erori dira. Parkeak ohar baten bidez adierazi duenez, "atrakzioen operatiboarekin eta mantentze-lanekin zerikusirik ez duen gertaera da".

Tomahawk atrakzioa, Port Aventuran. Wikipedia.
Tomahawk atrakzioa, Port Aventuran. Wikipedia.
Tomahawk atrakzioa, Port Aventuran. Wikipedia.

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hamalau pertsona zauritu dira igande honetan, bi egoera kritikoan daude, zuhaitz baten hainbat adar PortAventura World parkeko atrakzio baten gainera erorita. Parkea Tarragonako Vilaseca eta Salou udalerrien artean dago. 

Esquadra Mossoen eta PortAventurako iturrien arabera, Tomahawk atrakzioaren gainera erori dira zuhaitz-adarrak. Adin txikikoak igo daitezkeen atrakzioetako bat da.

Parkeak azaldu duenez, ohiko ikuskapenez gain, segurtasuna bermatzeko barne-ikuskapena egin dute gaur goizean, eta azterketa ondo gainditu du. 

Istripuaren ondorioz, Larrialdi Medikoen Sistemak (SEM) hamalau pertsona artatu ditu. Horietako bi oso larri eraman dituzte Tarragonako Joan XXIII eta Bartzelonako Bellvitge ospitaleetara. Larri ez dauden beste hiru pertsona ere ospitaleratu dituzte Tarragonako Santa Tecla eta Reus ospitaleetan. Oraingoz, ez dute esan zaurituen artean adingabeak dauden ala ez.

Mossoetako hainbat teknikari istripua izan den atrakzioaren inguruak miatzen aritu dira, adarrak haizearen eraginez erori diren argitzeko.

Parkeak zabaldutako oharraren arabera, "zuhaitzaren adar batzuk atrakzioan zihoazen bidaiarien gainera erori dira". SEMeko teknikariak iritsi arte, parkeko bertako osasun-langileek artatu dituzte. 

"PortAventura Worldetik zaurituen egoeraren bilakaera jarraitzen ari gara, eta behar den laguntza eta familiei babes osoa eskaintzeko prestasun osoz ari gara", adierazi dute.

Gertatutakoa "gure atrakzioen operatiboarekin eta mantentze-lanekin zerikusirik ez duen gertaera da", eta atrakzioek "segurtasun-estandar altuenak betetzen dituzte eta egunero egiten zaizkie ikuskapen zorrotzak", azaldu dute. Horrez gain, agintariei beharrezko laguntza guztia emateko prest agertu dira. 

Istripuaren ondorioz, Babes Zibilak, Procicat plana aktibatu du parkearen inguruan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak