Gizartea -

Gertakaria

Nekazari bat atxilotu dute Burgosen, traktoreen martxan batean gidari bizkaitar bat larri zauritzeagatik

Ezbeharra 16:00ak aldera gertatu da, CL-629 errepidean, Mena Haranean. Traktore-gidaria beste nekazari batzuekin batera martxa motel batean parte hartzen ari zenean, bat-bateko maniobra bat egin du auto batek aurreratu ez dezan.

Istripua Burgoseko Mena Haranean.
Istripua Burgoseko Mena Haranean.
Istripua Burgoseko Mena Haranean.

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guardia Zibilak 60 urteko traktore-gidari bat atxilotu du. Nekazarien protestetan parte hartzen ari zela, ibilgailua errepidean gurutzatu du, auto batek aurreratu ez dezan. Autoko gidaria, 35 urteko barakaldar bat, larri zauritu da.

Ikerketako iturriek jakitera eman dutenez, 16:00ak aldera jazo da, CL-629 errepideko 92. kilometroan, Mena Haranean.

Traktore-gidaria beste nekazari batzuekin batera martxa motel batean parte hartzen ari zenean, bat-bateko maniobra bat egin du auto batek aurreratu ez dezan.

Iturri horien arabera, traktoreak errepidea zeharkatu du, eta ibilgailua jo du. Talkaren ondorioz, gidari bizkaitarra autoaren barruan harrapatuta geratu da.

Erreskatatu ostean, larri eraman dute ospitalera ZIU mugikor batean, eta traktore-gidaria atxilotu egin du Guardia Zibilak, ausarkeriaz gidatzea egotzita.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Bizkaia Barakaldo Burgos Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Nekazaritza Lan gatazkak gaur