Gizartea -

HILKETA

Gurutzetako Ospitaleko lankideek Castro Urdialesen hildako emakumea oroitu dute

Bost minutuko elkarretaratze isila egin dute ospitalearen atarian.

Castro Urdialesen hildako emakumearen lankideek Gurutzetan egindako elkarretaratzea. Argazkia: EFE
Castro Urdialesen hildako emakumearen lankideek Gurutzetan egindako elkarretaratzea. Argazkia: EFE
Castro Urdialesen hildako emakumearen lankideek Gurutzetan egindako elkarretaratzea. Argazkia: EFE

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Castro Urdialesen (Kantabria) hildako emakumearen Gurutzetako Ospitaleko lankideek biktima oroitu dute ospitalearen atarian egin duten elkarretaratze batean.

Dozenaka langile bertaratu dira, asko Medikuntza Nuklearreko langileak eta zaindariak, eta bost minutuko isilunea egin dute, txalo artean amaitu aurretik.

Ez dute adierazpenik egin, baina bistakoa zen hilketak gogor kolpatu dituela horietako asko.

Emakumearen hilotza asteazkenean aurkitu zuten Castro Urdialesko urbanizazio bateko garajean, auto baten barruan, eskuak eta oinak lotuta, burua plastikozko poltsa batekin estalita, eta labankada batekin.

Guardia Zibilak emakumearen 15 eta 13 urteko bi semeak atxilotu zituen goizaldean, eta Santanderko Auzitegiak zaharrena sei hilabetez zentro itxi batean sartzeko agindu zuen. Bestea ezin dute auzipetu, 14 urte baino gutxiago dituelako, eta adingabeen zentro batera eraman dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Barakaldo Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Kantabria Gurutzetako ospitalea Erailketak albisteak