Gizartea -

Titular nagusiak

Albiste izango dira: Hilketa Castro Urdialesen, negoziazioak Gazan eta inauterien hasiera

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

Hilketa Castro Urdialesen
Hilketa Castro Urdialesen
Hilketa Castro Urdialesen

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko otsailak 8, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Hilketa Castro Urdialesen: Emakume bat hilotz, indarkeria zantzuekin, aurkitu dute bart Castro Urdialesen (Kantabria), Espainiako Gobernuak Kantabrian duen Ordezkaritzak baieztatu duenez. Andrazkoaren bi seme adingabeak atxilotu dituzte, hilketaren egileak direlakoan. 

- Negoziazioak Gazan: AEBko Estatu idazkariak Gaza bisitatu du bart, eta Hamasek Israeli egindako su-eten proposamena aztertu, bahituak askatzeko bidean. Benjamin Netanyahuk, baina, meniarako aukera baztertu, eta berretsi du "presio militarrarekin" jarraitu behar duela Israelek, Zerrendan "erabateko garaipena" lortu arte.

- Inauterien hasiera: Gaurtik, otsailak 8, hasita eta hilaren 13ra arte, mozorroek eta jai-giroak Tolosa eta Euskal Herriko beste hainbat udalerri koloreztatuko dituzte. Tolosan, 12:00etan botako dute txupina, eta horrekin abiatuko dituzte festak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko azken minutuko albisteak Tolosako berriak Inauteriak Bilbo Gazako argazkiak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Israel Palestina Jaiak Kantabria gertakariak Erailketak albisteak Hamas