Gizartea -
Eguraldia
Abisu horia ostegun honetan, 100 km/h-tik gorakoak izan daitezkeen haize-boladengatik
Abisua 03:00etan aktibatuko da, eta egun osoan zehar egongo da indarrean, hego-mendebaldeko haize-boladengatik.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia aktibatuko du ostegun honetan, otsailak 8, 100 kilometro orduko abiadura gainditu dezaketen haize-boladengatik.
Abisua 03:00etan aktibatuko da, eta egun osoan zehar egongo da indarrean, hego-mendebaldeko haize-boladek 110-120 km/h-ko abiadura gaindi baitezakete erkidegoaren mendebaldeko mendietan.
Arriskupean ez dauden lekuetan abisua 06:00etan aktibatuko da. Bizkaiko eta Arabako zenbait tokitan 80 km/h-ko abiadura gaindi dezake haizeak, bereziki mendebaldean. Gipuzkoan, haizeguneak ez diren lekuetan, haize-boladak 60-80 km/h-koak izango dira.
Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak iragarri duenez, ostiraleko lehen orduetan hego-mendebaldeko haizeak gogor jotzen jarraituko du, baina arratsaldean indarra galtzen joango da eta mendebalde-ipar-mendebalde finkatuko da. Ondorioz, hodeiak eta prezipitazioak ugarituko dira.