Gizartea -

Kanpazar

"Zuzenagoa, azkarragoa eta seguruagoa" izango da Debagoiena eta Durangaldea arteko lotura, tunel bati esker

Kanpazarren dauden bihurguneak saihestuko ditu bide berriak. Gutxi gorabehera 6 milioi euroko aurrekontua gorde dute horretarako, eta 42 hilabete igaroko dira lanak erabat bukatu arte.

Kanpazar
Kanpazar
Kanpazar

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gipuzkoako eta Bizkaiko aldundiek bide berri bat iragarri dute, Kanpazarretik, Arrasate eta Elorrio artean, N-636 errepidea berritzeko ahaleginean. 6 milioi euroko aurrekontua gorde dute horretarako, eta aurreikusi obra 42 hilabetean egingo dutela.

Gipuzkoako Bide Azpiegituren diputatu Maria Ubarretxenak eta Bizkaiko Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako diputatu Imanol Pradalesek prentsaurrekoan nabarmendu dute proiektua mugarri dela Beasain eta Durango arteko korridorearen eraldaketan, Goierri, Debagoiena eta Durangaldea modu "seguruago eta erosoagoan" lotuko baititu.

Azaldu dutenez, Kanpazarren dauden bihurguneak saihestuko ditu bide berriak, han eraikiko duten tunel bati esker. Hartara, "zuzenagoa, azkarragoa eta seguruagoa" izango da errepide berria.

Pradalesen hitzetan, proiektua aurten hasteak "erronka komunei aurre egiteko herri gisa dugun gaitasuna" erakusten du.Elorrioko saihesbidearen bukaeran hasiko da bide berria

Esan bezala, Kanpazarreko mendatea zeharkatuko duen 830 metro luzeko tunel bat eraikiko dute bide berrian. Gipuzkoako zatian amaituko da tunel hori, Epeleko lotunean. 

Hiru errei izango ditu errepideak, bi gorako noranzkoan, eta bakarra beherakoan. Orduko 80 kilometroko abiadura hartuko dute han ibilgailuek, gehienez, eta horrek "zirkulazio arina eta segurua bermatuko du".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Bizkaia Gipuzkoa Arrasate Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Elorrio Bizkaiko Foru Aldundia Gipuzkoako Foru Aldundia Debagoiena gaur Durangaldea azken ordukoa