Gizartea -

EMAKUNDE

Mariasun Landa, Emakunde Saria jaso ondoren: "Erne egon behar dugu, eta lortu duguna defendatu"

Berdintasunean atzera egiteko arrisku zantzuak ikusten dituela ohartarazi du idazle errenteriarrak. Indarkeria matxistarekin "ikaratuta" dagoela ere esan du: "Egoera ez doa hobera".

Landa saria jasotzen, Urkulluren eskutik. Argazkia: EFE
Landa saria jasotzen, Urkulluren eskutik. Argazkia: EFE
Landa saria jasotzen, Urkulluren eskutik. Argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emakunde Saria jaso du Mariasun Landa idazle errenteriarrak, literaturaren bidez berdintasunari egindako ekarpenagatik. Bereziki, bere lanetan "neskato, nerabe eta emakumeen berdintasun eta duintasunari egindako ekarpen sortzailea" aitortu zaio.

Oroigarria jaso berritan egin duen hitzaldian, eskerrak ematearekin batera, bere kezka agertu du idazleak, berdintasunerako bidean atzera egiteko zantzuak ikusten dituelako. Horregatik, "erne" egoteko eskatu dio gizarte osoari: "Erne egotea, zer gertatu den jakitea, gure lekua non dagoen. Lortu duguna defendatu, eta ez eseri eta lo egin. Bakoitzak bere neurrian eta bere bidea egin dezala. Feminismoak aukera ezberdinak ematen ditu".

Iñigo Urkullu lehendakariak eman dio saria Landari, Gasteizen egindako ekitaldi batean. Han izan dira, baita ere, Nerea Melgosa Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua eta Miren Elgarresta Emakundeko zuzendaria. Lehendakariak eskerrak eman dizkio, bere obrarekin gazteei aukera ematen dielako "mundua ezagutu duten bezala zalantzan jartzeko, galdera berriak egiteko, balioak eta bizi-ereduak transmititzeko".

Hain zuzen ere, saria ematerakoan epaimahaiak nabarmendu zuen Landaren liburuetan emakumezko pertsonaiak estereotipo sexistetatik urrun daudela, eta horietako asko begirada kritikoa duten neska autonomoak direla.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Eusko Jaurlaritza Emakunde Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Literatura Matxismoa Feminismoa