Gizartea -

EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIA

Ama bat Gasteizera itzuli beharko da tratu txarrak egiten zizkion senar ohiak seme-alabak ikus ditzan

Gizona hiru tratu txar deliturengatik zigortu zuten. Emakumea eta seme-alabak beste erkidego batean bizi dira duela lau urtetik.

Gasteizko Justizia Auzitegia. Argazkia: EITB
Gasteizko Justizia Auzitegia. Argazkia: EITB
Gasteizko Justizia Auzitegia. Argazkia: EITB

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizko emakumeen indarkeria arloko lehenengo epaitegiak Gasteizera itzultzera behartu du emakume bat tratu txarrak egiten zizkion senar ohiak seme-alabak ikus ditzan. Emakumeak bere testigantza eman du Radio Vitoriako "Dejate Llevar" saioan.

Bikotea 2019an banatu zen emakumeak indarkeria matxistagatik salaketa jarri ostean. Gizona hiru tratu txar deliturengatik zigortu zuen epaitegiak, baina dibortzioaren ebazpenak seme-alabak ikusteko bisita erregimena aitortzen dio erasotzaileari, eta emakumea Gasteizen bizitzera behartzen du.

Emakumea, baina, beldur da, gizonak zerbait egingo ote dien berari edo seme-alabei, eta horregatik erabaki zuen beste erkidego batean bizitzea. 

Gasteizko epaitegiak berretsi egin du dibortzioaren ebazpena, eta emakumea Gasteizera itzuli beharko da, gizonak bisita erregimenaz gozatu ahal izateko. Cecilia Piris abokatuak irratian adierazi duenez, "indarkeria instituzionalaren" eta "justizia patriarkalaren" adibide argia da.

Obligada a volver a Vitoria para que su maltratador vea a sus hijos
Obligada a volver a Vitoria para que su maltratador vea a sus hijos
Obligada a volver a Vitoria para que su maltratador vea a sus hijos

play icon 13:26
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak Araba Epaiketak bideoak Gizartea Indarkeria matxista Eguneko albisteak Gasteiz albisteak Albisteak Matxismoa Umeak albisteak gaur Amak albisteak