Gizartea -

Gasteiz

BDZk eta Indar Baskoniak Palestinaren aldeko aldarria eraman dute Tel Aviveko Maccabiren kontrako partidara

Ehunka jarraitzailek bat egin dute elkarteek deitutako ekintzekin, Palestinako herriaren kontrako genozidioa eta Israelen apartheid Estatua salatzeko. Bost minutu beranduago sartu dira Buesa Arenara, eta Palestinako banderak erakutsi dituzte.

Palestinako bandera bat, Buesa Arenan. Argazkia: EFE
Palestinako bandera bat, Buesa Arenan.
Israelgo Estatuaren aurkako kalejira egin dute Baskonia-Maccabi partidaren atarikoan

0:44

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Indar Baskonia eta BDZ Araba taldeak Palestinaren alde eta Israelgo Estatuaren aurka mobilizatu dira Baskoniaren eta Tel Aviveko Maccabiren arteko partidaren atarian. Partida ez dute arrisku bizikotzat jo, baina Ertzaintzak eta Udaltzaingoak dispositibo zabala prestatu dute segurtasuna bermatzeko.

Baskoniako zaleen taldea kalejiran joan da Buesa Arenaraino, protesta egiteko, eta kantxan, eserlekuak hutsik utzi dituzte partida hasi eta bost minutura arte.

Ondoren, zaleek Palestinako banderekin Buesa Arenako harmailak bete dituzte, eta talde israeldarraren aurkako txistuak eta oihuak bota dituzte. BDZk (Israelgo Apartheid erregimenaren aurkako Boikota, Desinbertsioak eta Zigorrak) mila bandera inguru banatu ditu partidaren atarian.

Alaitz Amundarain BDZ Arabako kideak esan duenez, Maccabi "Israel apartheid Estatuaren aurpegia zuritzeko beste tresna besterik ez da".

BDZ Araba: ''Maccabi Israel apartheid Estatuaren aurpegia zuritzeko beste tresna besterik ez da''
BDZ Araba: ''Maccabi Israel apartheid Estatuaren aurpegia zuritzeko beste tresna besterik ez da''
BDZ Araba: ''Maccabi Israel apartheid Estatuaren aurpegia zuritzeko beste tresna besterik ez da''

1:23

Atzo iluntzean heldu zen Gasteizera talde israeldarra, ohikoak dituen segurtasun neurri zorrotzekin. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, Maccabiren aurreko bisitetan ezarri izan duten dispositibo bera jarriko dute martxan gaur.

Iñaki Gurtubai Gasteizko Segurtasun zinegotziak Radio Vitorian azaldu duenez, "dispositibo oso berezia" antolatu dute, eta Buesa Arena inguruko eremuaren trafikoa zaintzeko ohikoak diren agenteen hirukoitza egongo da gaur lanean.

"Buesa Arena barruan segurtasuna Ertzaintzaren esku dago, baina kanpoko segurtasuna eta trafikoa arautzea Udaltzaingoari", argitu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gasteizko Udala Kirolak Saskibaloia Baskonia Gazako Zerrenda Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Israel