Gizartea -
Titular nagusiak
Albiste izango dira: Boikota Maccabiri, sexu abusuak Elizan eta Galiziako hauteskundeak
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
EITB MEDIA
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko otsailak 1, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Boikota Maccabiri: Buesa Arenan, Maccabi taldeari boikota egitera gonbidatu dituzte zaleak Indar Baskoniak eta BDZk. Horretarako, aldarrikapen ezberdinak aurreikusi dituzte, besteak beste, partidura bost minutu beranduago sartzea, Gazan Israelek egindako inbasioa gaitzeste aldera.
- Sexu abusuak Elizan: Espainiako Gotzain Konferentziaren Batzorde Iraunkorrak bilera egin du asteon, Elizak egindako sexu abusuen biktimei laguntzeko neurriak aztertzeko. Gainera, pederastiaren gaineko ikerketari buruzko txostena berritu dute.
- Galiziako hauteskundeak: Ostiralean, gauerdiarekin, abiatuko da Galiziako hauteskunde autonomikoen kanpaina. Betiko moduan, 15 egun izango dituzte alderdiek boto-emaileei euren asmoak azaldu eta zalantzatiak erakartzeko: hautestontziekin hitzordua otsailaren 18an izango da.