Gizartea -

IKERKETA

Familien % 9k soilik jartzen dizkiete adimen artifiziala erabiltzeko mugak seme-alabei

Ikerketa baten arabera, familien % 60 adimen artifiziala ikastetxeetan erabiltzearen aldekoak dira. Halaber, ikasleen % 82k onartu dute inoiz erabili duten teknologia bat dela.

Adimen artifiziala. Egile eskubiderik gabeko irudia
Adimen artifiziala
Adimen artifiziala. Egile eskubiderik gabeko irudia

AGENTZIAK | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Adimen artifizialari buruzko ikerketa baten arabera, familien % 91k ez diete bere erabilera mugatzen seme-alabei eta % 60 ikastetxeetan erabiltzearen aldekoak dira. Halaber, irakasleen erdiak baino gehiagok (% 56) hezkuntza curriculumean sartzea babesten dute, baina % 42k teknologia horren erabilerari mugak jartzea defendatu dute. Horrez gain, ikasleen % 82k onartu dute inoiz erabili dutela. 

Horiek dira Empantallados.com hezkuntzako plataformak eta GAD3 kontsultorak adimen artifizialaren ondorioen inguruan egindako azterlanaren ondorio nagusiak. Ikerketa egiteko 14 eta 17 urte bitarteko ikasleen 501 guraso, 200 irakasle eta 200 ikasle elkarrizketatu dituzte.

Inkestan parte hartu duten pertsona gehienek onartu dute inoiz zerbait galdetu diotela chatbot edo solasaldi bat egiteko gai den programa informatiko bati. Zehazki, ikasleen % 91k, irakasleen % 86k eta gurasoen % 71k ChatGPTri galderaren bat egin diote.

Ikertzaileek gaur emandako datuen arabera, batez beste, % 33k informazio iturri gisa erabili izan dute, baina ikasleen kasuan portzentajea % 40koa da.

Inkesta parte hartu dutenek, batez beste, 6,2 puntu eman dizkiote tresna horren objektibotasunari eta hamarren bat gehiago, 6,3, egokitasunari. Irakasleen puntuazioak, ostera, ozta-ozta gainditzen du bosteko langa, 5,2 eta 5,4, hurrenez hurren. Dena den, adin txikikoen erdiek baino gehiago adierazi dute adimen artifizialak informazio okerra eman dezakeela.

Bestalde, familia (% 83) eta irakasle gehienak (% 90) kezkatuta daude adimen artifizialeko tresnen pribatutasun politikengatik eta egiten duten datu pertsonalen erabileragatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainia albisteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Hezkuntzako albisteak 2024 Nerabezaroa albisteak Gurasoak  gaur Inteligentzia artifiziala