Gizartea -

Trafikoa

Motozale bat hil da Azpeitian, GI-631 errepidean izandako zirkulazio-istripuan

Larunbat eguerdian, motozikleta bat bidetik atera da GI-631 errepidean, Azpeitian, Zumarragarako noranzkoan.

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

44 urteko motozale bat hil da gaur eguerdian Azpeitian (Gipuzkoa), GI-631 errepidean izandako zirkulazio-istripuan, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Larunbat eguerdian, 12:25ean, motozikleta bat bidetik atera da GI-631 errepidean, Lasao (Zestoa) eta Azpeitia artean, Zumarragarako noranzkoan.

Gidaria bakarrik zihoan motoan, eta oso lesio larriak egin ditu. Osasun-langileak ahalegindu arren, bertan hil da. Ertzaintzak ikerketa abiatu du istripuaren nondik norakoak argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Euskal Herrian Trafikoa Gipuzkoako albisteak Azpeitia Gizartea Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken ordukoa Errepideko istripuen biktimak