Gizartea -

Eguraldia EAEn

Giro eguzkitsua eta 20 ºC-ko tenperaturak izango dira asteburuan

Hego-mendebaldeko haizeak tenperatura maximoak igoaraziko ditu. Eguzkia izango da nagusi, zeruan erdi mailako hodei eta goi-hodei batzuekin.

Egunsentia Orion gaur goizean. Argazkia: Flickr.
Egunsentia Orion gaur goizean
Egunsentia Orion gaur goizean. Argazkia: Flickr.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziaren arabera, larunbatean eguraldi eguzkitsua espero da Euskadin. Hego-ekialdeko haizea ibiliko da eta horren ondorioz, tenperaturak gora egingo du kantauri isurialdean 20 ºC-ra iritsi arte. Isurialde mediterraneoan, aldiz, tenperatura maximoak ez dira asko aldatuko, eta 15-17 ºC artean geratuko dira. Egunaren lehen orduetan behe-lainoa sortuko da barnealdeko hainbat haranetan, eta litekeena da Ebro ibarrean trinkoak eta iraunkorrak izatea.

Igandean ildo beretik jarraituko dugu. Hegoaldeko haizea ibiliko da, tarteka zakar, bereziki mendi inguruetan. Tenperatura maximoak ez dira askorik aldatuko, baina Kantauri isurialdean, hego-haizearen eraginez, tenperatura minimoak igo egingo dira. Ebro ibarrean lainoa sor daiteke eta zerua eguzkitsu egongo da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Eguraldia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak