Gizartea -

SARE SOZIALAK

TikTok da adin txikikoek Espainian gehien erabiltzen duten sare soziala: 94 minutu egunean, batez beste

Instagram da bigarren erabiliena, eta batez beste egunean 71 minutu igarotzen dute. Bestalde, WhatsApp da komunikaziorako aplikazioen artean gehien erabiltzen dena, nahiz eta bere erabilera % 12,5 jaitsi den azken urtean.

Tik Tok sare sozialeko erabiltzaile bat. EITB Mediaren artxiboko bideo batetik ateratako irudia
Tik Tok sare sozialeko erabiltzaile bat
Tik Tok sare sozialeko erabiltzaile bat. EITB Mediaren artxiboko bideo batetik ateratako irudia

AGENTZIAK | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainian Tik Tok da adin txikikoek gehien erabiltzen duten sare soziala, eta batez beste 94 minutu igarotzen dituzte, Qustodio plataformak argitaratu berri duen ikerketa baten arabera. Hala ere, bere erabilera pixka bat jaitsi da azken urtean: 96 minututik 94 minutura.

Instagram da bigarren erabiliena, 71 minuturekin, 2022an baino % 27 gehiago. Horren atzetik ageri dira Facebook (23 minutu), X (11 minutu), Pinterest (10 minutu) eta BeReal (9 minutu).

Testuinguru horretan, gazteei "mundu errealaren eta digitalaren arteko ezberdintasunak" zein diren ulertzen lagundu behar zaiela nabarmendu du, eta plataforma horiek nola funtzionatzen duten ulertarazi.

WhatsApp da komunikaziorako aplikazioen artean gehien erabiltzen dena, nahiz eta bere erabilera % 12,5 jaitsi den azken urtean. Atzetik, Snapchat da bigarrena, 23 minuturekin. 

Bestalde, OpenAI enpresak garatutako ChatGPT edo adimen artifizialeko txatbota adin txikikoen % 21,4k erabiltzen dute. Hala ere, oraingoz, batez beste sei minutu igarotzen dituzte egunean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Teknologia albisteak WhatsApp albisteak Espainia argazkiak Sare sozialak gaur Gizartea bideoak Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Instagram albisteak TikTok albisteak