Gizartea -

Hezkuntza

Euskadin ez dituzte ikasgeletan telefonoak debekatuko, baina zentro bakoitzak bere protokoloa izan beharko du

"Alde batetik, ikastetxeei instrukzioak bidali dizkiegu, urtea amaitu orduko neurri pedagogikoak har ditzaten. Bestetik, hezkuntza komunitateari formakuntza eskainiko diogu, eta hor jarri nahi izan dugu azpimarra", nabarmendu du Hezkuntza sailburuordeak.

Nerabe bat, sakelako telefonoa eskuan duela. Argazkia: Pixabay
Nerabe bat, sakelako telefonoa eskuan duela
EAEko ikastetxeek mugikorren inguruko neurri pedagogikoak hartu beharko dituzte urtea amaitu baino lehen

0:46

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ikasgeletan, bai lehen hezkuntzan eta bai bigarrenean ere, sakelako telefonoen erabilera mugatzea proposatu zuen duela hilabete Espainiako Hezkuntza Ministerioak, baina Eusko Jaurlaritzak gaur bertan iragarri du ez dituela ikastetxeetan mugikorrak galaraziko.

Prentsaurrekoan iragarri dutenez, baina, 2024a bukatu orduko, telefonoen erabileraren gaineko protokolo propioa izatea exijituko diete Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe guztiei.

Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburuordeak eman du horren berri. Haren hitzetan, gailuen erabilera egokia sustatzeaz arduratuko da Hezkuntza Saila. Horretarako, bi urrats garrantzitsu eman dituzte. 

"Alde batetik, ikastetxeei instrukzioak bidali dizkiegu, urtea amaitu orduko neurri pedagogikoak har ditzaten. Bestetik, hezkuntza komunitateari formakuntza eskainiko diogu, eta hor jarri nahi izan dugu azpimarra", nabarmendu du.

Aspaldi ikastetxeekin abiatutako digitalizazio plana lantzen jarraitzen dutela gogora ekarrita, sailburuordeak aitortu du teknologia digitalek eskaintzen duten "potentzialtasuna" martxan jarri nahi dutela, iritzita ikasketa prozesuan hobetzeko aukera ematen dutela. Dena den, argi du telefono mugikorrek ikasleen garapenean eragina izan dezaketela, eta, horixe da, hain zuzen ere, "ikastetxeetan landu beharrekoa".

"Eskola eremuan mugikorrak erabiltzeko arauak ezartzea ikastetxearen autonomiaren barruan kokatu nahi dugu, zentro bakoitzaren berezitasunak kontuan hartuta. Gure eginkizuna lan hori erraztea, eta adituen bitartez formazioa ematea da", erantsi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Teknologia Bizkaiko albisteak Gipuzkoako albisteak Araba EAE albisteak Greba Euskal eskola publikoan Sare sozialak berriak Telefonia mugikorra albisteak Gizartea Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Hezkuntzako albisteak 2024 Umeak albisteak gaur Gazteak albisteak