Gizartea -

Arnas birusak

Gripe kasuek gora egin dute berriz EAEn, eta musukoa gutxienez beste bi astez izango da derrigorrezkoa

Bronkiolitis eta covid kasuek, ordea, behera egin dute azken astean.

Foto: EFE
Foto: EFE
Foto: EFE

AGENTZIAK | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arnas infekzio akutuen tasa 717,4 kasukoa izan da 100.000 biztanleko urtarrilaren 8tik 14ra Euskadin, hau da, inzidentziak gora egin du aurreko asteko datuekin alderatuta. Izan ere, 637,2koa izan zen orduan.

Dena dela, kasu larriak (ospitaleratzea behar dutenak) jaitsi egin dira, 33,8tik 24,5era.

Osasun Sailak azaldu duenez, azken astean gora egin dute gripe kasuek, baina behera, ordea, bronkiolitis eta covid kasuek.

Datu horien ondorioz, musukoa gutxienez beste bi astez izango da derrigorrezkoa ospitaleetan eta anbulatorioetan, maskara eranzteko inzidentziak bi astez behera egin behar duelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak albisteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasunari buruzko albisteak Gripea Koronabirusa Maskarak