Gizartea -

GASTEIZ

Jundizen istripua izan zuen BMWko gidaria ausarkeriaz gidatzeagatik ikertzen ari dira

Gasteizko Udaltzaingoak asteburuan Jundizko industrialdean izandako auto istripuaren nondik norakoak ikertzen jarraitzen du, baina baztertu egin dute bi ibilgailuak elkarren arteko lehian ari zirela. Ezbeharrean bi gazte hil ziren.

Asteburuan Jundizen bi autok ezbeharra izan zuten tokia. Argazkia: EFE
Asteburuan Jundizen bi autok ezbeharra izan zuten tokia
Jundizko ezbeharra argitzeko ikerketan lekukoak hasi dira deklaratzen

1:16

AGENTZIAK | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizko Udaltzaingoa ausarkeriaz gidatzeagatik ikertzen ari da asteburuan Jundizko industrialdean istripua izan zuen BMWko gidaria. Larunbat goizaldean 21 urteko gizon bat eta 18 urteko emakume bat hil ziren Gasteizen, Jundizko industrialdean, gama altuko BMW batek Polo auto bat jota.

Iñaki Gurtubai Gasteizko Segurtasun zinegotziak gaur goizean hedabideen aurrean esan du, ikerketak zabalik jarraitzen duela eta "zuhurtziaz" hitz egin behar dela. Hala ere, baztertu egin du bi ibilgailuak elkarren arteko lehian ari zirela. "Ez du zentzurik, BMWan pertsona bakarra zihoan, eta Poloan, lau", erantsi du. 

Lehen zantzuen arabera, BMWa abiadura bizian zihoan eta Volkswagen Poloa, ostera, geldirik edo bidera ateratzen ari zen argitu gabe dago.

Poloko gidaria oso larri eraman zuten Txagorritxu Ospitalera, eta ibilgailu horretako laugarren bidaiaria, gidariaren alboko eserlekuan zihoan emakume bat, arin zauritu zen. Halaber, BMWko gidaria arin zauritu zen.

Bestalde, Gasteizko Udaltzaingoa lekukoei deklarazioa hartzen eta Jundizko industrialdean dauden enpresetako segurtasun kameretako grabazioak aztertzen ari da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Gasteizko Udala Arabako herriak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Gazteak Errepideko istripuen biktimak