Gizartea -

BIZKAIKO AUZITEGIA

Alexandruren amak bere semea "zergatik eta zertarako" jipoitu zuten galdetu die akusatuei

Zornotzako parke batean Alexandru 23 urteko gaztea bortizki jipoitzeagatik zazpi gizonezko eseri dira gaur akusatuen aulkian. Familia izan da deklaratzen lehena.

Gaur hasi da epaiketa, Bizkaiko Auzitegian. Argazkia: EITB Media
Gaur hasi da epaiketa, Bizkaiko Auzitegian
Alexandruren amak bere semea bortizki jipoitu zuten akusatuei: ''Zergaitik egin diozue hori?''

0:16

IKER GOMEZ | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alexandru Ionitaren amak bere semeari ustez jipoia eman zioten zazpi akusatuei "zertarako" eta "zergatik" egin zuten galdetu die gaur, epaiketaren lehenengo saioan. 2021eko uztailaren 25ean jipoi bortitza eman zioten gazteari Zornotzako parke batean, eta, ondorioz, egoera begetatiboan dago ordutik.

Alexandruren amak adierazi du, erasoa pairatu zutenetik ez dagoela "bizitzarik", ez bere semearentzat ez berarentzat ere. "Edozertarako laguntza behar du", gaineratu du. 

Bizkaiko Auzitegiko Lehen sekzioan gaur hasi dira epaitzen Alexandru Ionita egoera begetatiboan utzi zuen erasoa. Orotara, zazpi gizonezko eseri dira akusatuen aulkian. Fiskaltzak 14 urte eta zortzi hilabeteko espetxe-zigorra eskatu du bakoitzarentzat, hilketa saiakera delitua egotzita.

Epaiketaren hasieran, biktimaren gurasoek adierazi dute bere semea "osasuntsu" zegoen gazte bat zela, baina orain "gaizki" dagoela, eta medikuek ez dietela "inolako itxaropenik" eman sendatzeko.

Gaztearen gurasoek bionbo baten atzean deklaratu dute, eta 840.000 euroko kalte-ordaina jaso zutela azaldu dute, semeak pairatzen dituen ondorioengatik. 

Akusatuek diote ez dutela gertatutakoa gogoratzen

Gaurkoan ere, zazpi auzipetuek deklaratu egin dute. Horietako sei  behin-behineko espetxealdian daude, eta zazpigarrena aske, epaitegian agertzeko betebeharrarekin. Bat etorri dira gertatutakoa ia ez dutela gogoratzen esaterakoan. Euren  hitzetan, "mozkortuta zeuden". Horrez gain, erasoagatik kondenatuta dauden bi adingaberi leporatu diete kolpeen erantzukizuna. 

Saioan, hainbat bideo ikusi dituzte, akusatuek sare sozialetara igotakoak, erasoaren 50 segunduko grabazioarekin, eta biktimaren irudiekin, konorterik gabe eta bakarrik, erasoa amaituta. Gau hartan beste pertsona batzuei egindako "eraso bortitzen" grabazioak ere igo zituen taldeak, fiskalak azaldu duenez.

Bost akusatuk aldeen galderei erantzun diete, eta bik uko egin diote erantzuteari. Inork ez du onartu Alex jo izana, baina jipoia ikusi izana onartu egin dute. Era berean, ez dute azaldu zergatik joan ziren denak batera tokitik, larrialdi zerbitzuetara deitu gabe.

Alexandru Ionitaren aurkako erasoaren akusatuek esan dute ez dutela ezer gogoratzen, ''mozkortuta zeudelako''
Alexandru Ionitaren aurkako erasoaren akusatuek esan dute ez dutela ezer gogoratzen, ''mozkortuta zeudelako''
Alexandru Ionitaren aurkako erasoaren akusatuek esan dute ez dutela ezer gogoratzen, ''mozkortuta zeudelako''

0:44

"Koala anaiak koadrila bat zen" 

Ukatu egin dute, gainera, talde kriminal gisa jokatzea. "Koala anaiak", esan dutenez, "guasap talde bat" edo "koadrila bat" ziren. Familiaren abokatuak, berriz, Barakaldon kokatutako talde gisa jarduten zutela uste du, indarrez lapurtzen zutela eta Bizkaiko beste herri batzuetako gazteak astintzen zituztela, ondoren guasap taldera edo Instagram edo Tik Tok sareetara igotzeko.

Lehen saioa amaituta, Alexandruren familiaren abokatuak esan du zazpi auzipetuak "talde kriminal bateko kideak" zirela frogatzen saiatuko direla. Horrez gain, gertatutakoa berriz gogoratu beharrak, Alexandruren gurasoei min handia ekarri diela adierazi du. 

''Gertatutakoa behin eta berriz gogoratzeak min handia egiten dio Alexandruren familia''
''Gertatutakoa behin eta berriz gogoratzeak min handia egiten dio Alexandruren familia''
''Gertatutakoa behin eta berriz gogoratzeak min handia egiten dio Alexandruren familia''

0:27

Epaiketan 23 lekukok eta Ertzaintzako 60 agentek baino gehiagok deklaratuko dute, baita perituek eta auzitegiko medikuek ere.

Gertakaria

Gertakaria 2021eko uztailaren 25ean izan zen, Zornotzako parke batean. Han, 15 eta 38 urte arteko gizon talde batek Alexandru jipoitu zuen, gazteak konortea galdu zuen arte. Jipoia makilak erabiliz eman zioten, eta bilktimak ukabilkadak eta ostikoak jaso zituen. Ondorioz, gaztea koman izan zen, eta gaur egun desgaitasun handiarekin bizi da. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zornotza Delituak Epaiketak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Durangaldea albisteak