Gizartea -

LA ISTRIPUA

42 urteko behargin bat hil da Arriben, 8 metrotik behera erorita

Larrialdi-zerbitzuak gizona suspertzen saiatu dira, baina ezin izan diote bizia salbatu. Ezbeharra 09:00ak aldera gertatu da Orella auzoan, Foruzaingoak jakitera eman duenez.

Ezbeharra izan den etxebizitza. Irudia: Foruzaingoa
Ezbeharra izan den etxebizitza. Irudia: Foruzaingoa
Ezbeharra izan den etxebizitza. Irudia: Foruzaingoa

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

42 urteko gizon bat hil da astelehen honetan Arribeko (Araitz, Nafarroa) etxebizitza batean lanean ari zela 8 metroko altueratik erorita, Foruzaingoak jakitera eman duenez.

Larrialdi zerbitzuek 09:00ak aldera jaso dute abisua. Antza denez, gizona Orella auzoko etxebizitza batetik erori da lanean ari zela. Larrialdietako zerbitzuak iritsi direneran gizona suspertzen saiatu dira, baina ez dute lortu haren bizia salbatzea.

Gorpua Nafarroako Auzitegi Medikuntzako Institutura eramango dute, autopsia egin diezaioten. Iruñeko Foruzaingoko Polizia Judizialeko talde bat ezbeharraren izapideak egiten ari da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak