Gizartea -
Ikerketa
Gasteizko Udaltzaingoak Jundizko istripuaren balizko lekukoen laguntza eskatu du ezbeharra argitzeko
Bart bi pertsonaren heriotza eragin duen istripua ikusi duten herritarrei dei egin diete Udaltzaingoarekin harremanetan jartzeko, 092 edo 945 158 000 telefonoen bidez.
EITB Media
Gasteizko Udaltzaingoak balizko lekukoen laguntza eskatu du bart Jundizko industriagunean izan den istripu lazgarria argitzeko.
Hala, istripua ikusi duten herritarrei dei egin diete Udaltzaingoarekin harremanetan jartzeko, 092 edo 945 158 000 telefonoen bidez.
21 urteko gizon bat eta 18 urteko emakume bat hil dira larunbat goizaldean Gasteizen, Jundizko industrialdean bi autok talka eginda.
Dirudienez, gama altuko auto batek auto txikiago bat jo omen du 01:30 aldera Jundizko industrialdean, eta horrek eragin du ezbeharra.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea