Gizartea -

Bizkaia

Emakume baten heriotza ikertzen ari dira Bermeon emergentzietako anbulantzietan sabotajeak izan ostean

Gaur goizaldean, Ertzaintzak jakin du Gernika-Lumoko eta Bermeoko emegentzietako anbulantziek sabotajeak jasan dituztela. Anbulantzietako langileak Bermeoko etxebizitza batera larrialdi bat artatzera joan behar izan dutenean ohartu dira ibilgailuak kaltetuta zeudela.

Joan den irailean saboteatutako anbulantzia bat. Artxiboko irudia.
Joan den irailean saboteatutako anbulantzia bat. Artxiboko irudia.
Joan den irailean saboteatutako anbulantzia bat. Artxiboko irudia.

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak ikerketa abiatu du Bermeon goizaldean hil den emakume baten heriotzaren inguruan. Izan ere, bihotz-biriketako geldialdian zegoen emakume bat artatzera joan behar zuten anbulantziek sabotajeak jasan dituztela baieztatu dute. 

Segurtasun Sailak ohar baten bidez jakinarazi duenez, azken egunotan "hogeita hamar anbulantziak izan dituzte kalteak beira, gurpil eta atzerako ispiluetan, eta, kalte horien ondorioz, bete beharreko zerbitzuak atzeratu egin dira".

Gaur goizaldean, Ertzaintzak jakin du Gernika-Lumoko eta Bermeoko emegentzietako anbulantziek sabotajeak jasan dituztela. Anbulantzietako langileak Bermeoko etxebizitza batera larrialdi bat artatzera joan behar izan dutenean ohartu dira ibilgailuek jasandako kalteez. 

Osakidetzako mediku bat joan da aurrena emakumea artatzera, eta suspertze maniobrak egin dizkio. 

Emakume hori hil dela jakin ostean, Ertzaintzak ikerketa jarri du abian, argitzeko anbulantzien sabotajeen ondorioz atzeratu den zerbitzua, eta horregatik ez den garaiz iritsi. 

La Pau anbulantzia-kooperatibak salatu duenez, azken orduetan Gernika-Lumoko larrialdi-zerbitzuko anbulantzia bat saboteatu dute, gurpilak zulatu eta beirak hautsi dizkiote, Bermeoko 71 urteko emakume bat artatzera zihoala. Anbulantzia hori Gernika-Lumoko basetik zihoan, Bermeoko baseko anbulantziak aurretik sabotajea jasan duelako, eta, ondorioz, ezin izan duelako larrialdi-irteera hori egin. 

Enpresaren arabera, bart gauekoa "larritasun maila horretako bigarren sabotaje kasua" da. Ohar baten bidez azaldu duenez, asteartean, larrialdi-zerbitzuko beste anbulantzia bati "gurpilak zulatu zizkioten Miribillan, bihotz-biriketako geldialdian zegoen paziente bati laguntza ematera joan zenean, eta hori paziente horren bizitzarako arriskutsua izan zen".

La Pau enpresak, "beste behin ere", Ertzaintzaren aurrean salatu ditu sabotajeak, eta Euskadiko Administrazioari jakinarazi dio, aurrekoetan bezala. Halaber, "prebentzio neurriak hartu eta irmo esku hartzeko" eskatu dio Ertzaintzari. Oraingoan, gertakarien larritasuna ikusita, eta emakume bat hil denez, La Pauk salaketa jarri du guardiako epaitegian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bermeo Osakidetza Ertzaintza Bizkaia Delituak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak