Gizartea -

ITSASOKO KUTSADURA

Bizkaiko Foru Aldundiak dio ez duela pellet gorakadarik ikusi bere hondartzetan

Bizkaiko Foru Aldundiak esan du mikroplastiko horiek "gutxi" direla eta "oso sakabanatuak" daudela, eta ez dakitela "Toconao" itsasontzikoak ote diren.

Bizkaiko Foru Aldundiko langileak pelleten bila, Arenako hondartzan. EFE.
Bizkaiko Foru Aldundiko langileak pelleten bila, Arenako hondartzan.
Bizkaiko Foru Aldundiko langileak pelleten bila, Arenako hondartzan. EFE.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko Foru Aldundiak esan du ez dutela nabari Bizkaiko hondartzetan aurkitutako pellet edo plastiko kopurua handitu denik, "oso gutxi baitira eta oso sakabanatuak baitaude". Bizkaian, plastikoak aurkitu dituzte Arenan (Muskiz) eta Sopelan.

Arantza Atutxa Natura Ingurune eta Nekazaritza diputatuak agerraldi publiko batean adierazi duenez, larrialdiko mahaiaren informazioaren zain, eguneroko zaintza-datuek ez dute hondakin plastikoen gorakadarik ikusi.

Arantza Atutxak esan du mikroplastiko horiek "gutxi direla eta oso sakabanatuak daudela", eta ez dakitela "Toconao" ontzikoak ote diren, egindako analisien emaitzak oraindik ez dituztelako. Ontzi horrek Portugalgo uretan plestiko-peletak galdu zituen abenduaren hasieran.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Hondartzak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Kutsadura Bizkaiko Foru Aldundia