Gizartea -

ELKARRIZKETA RADIO EUSKADIN

Eduardo Chillida Donostiako ikur nagusietako bat dela nabarmendu du Eneko Goia alkateak

Eduardo Chillida jaio zela 100 urte bete diren egunean, Donostiako alkateak eskultorearen ondarea goraipatu du, tartean, hiriaren ikono bihurtu den Haizearen Orrazia.

Eneko Goia Donostiako alkatea Radio Euskadin. Argazkia: Radio Euskadi
Eneko Goia Donostiako alkatea Radio Euskadin
Eneko Goia Donostiako alkatea Radio Euskadin. Argazkia: Radio Euskadi

O. A. | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaur duela 100 urte Eduardo Chillida eskultore donostiarra jaio zen eta mendeurrenarekin bat eginez, Eneko Goia alkateak nabarmendu du "ezbairik gabe" hiriko ikur nagusienetako bat dela. Ildo horretan, urteurrena artistaren ondarea goraipatzen jarraitzeko baliatu nahi du.

Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan, Eduardo Chillidaren Haizearen Orrazia eskultura birgaitzeko "oztopoak" jartzea aurpegiratu dio Goiak Espainiako Trantsizio Ekologikoko Ministerioari.

Edozein kasutan, adierazi du laster Udalak bilera bat egingo duela birgaitze lan horiei bultzada bat emateko. Azaldu duenez, Haizearen Orraziaren birgaitze lanak hiru zati izango ditu: batetik, sare begi bat jarriko dute mendi hegalean luiziak saihesteko; bestetik, Haizearen Orrazia plazako zorua berrituko da, irisgarritasun arazoak hobetzeko, eta, azkenik, argiztapena jarriko da.

Bestalde, plastikozko bolatxoen isuriaz galdetuta, kezkatuta agertu da pinporta horiek Donostiako hondartzetara iristea denbora kontua izango delako. Goiaren ustez, konponbide zaila duen arazoa da, besteak beste, sare begi txikiak erabiltzeak arrainengan eragina izan dezakeelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako Udala albisteak Eneko Goia EAE gaur Chillida Leku azken ordukoa Euskal herriko hondartzak mapa Gizartea Eguneko albisteak Azken kultur albisteak Albisteak Ingurumena albisteak Euskal Herriko kutsadura Eduardo Chillidari buruzko albisteak