Gizartea -

Itsas kutsadura

Azti Zierbenako Arena hondartzan agertu diren plastikozko pinportak isuritik datozen ikertzen ari da

Bizkaiko Foru Aldundiko teknikariek laginak hartu dituzte Arena hondartzan, eta Deriora eraman dituzte aztertzeko eta Galiziakoekin alderatzeko.

Muskizeko (Bizkaia) Arena hondartzan agertu diren bolatxoak. Irudia: EITB
Muskizeko (Bizkaia) Arena hondartzan agertu diren bolatxoak. Irudia: EITB
Plastikozko bolatxoak agertu dira Arena hondartzan

0:42

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

AZTI itsas zentro teknologikoa ikertzen ari da ea Zierbenako (Bizkaia) Arena hondartzan gaur agertu diren plastikozko bolatxo batzuk Portugalgo kostaldearen isuritik datozen, EITB Mediak jakin ahal izan duenez.

EAEko kostaldera mikroplastikoak iristea ohikoa izaten da, ozeanoetan mota horretako materialak oro har pilatzen ari direlako. Hori dela eta, Bizkaiko hareatzan aurkitutako bolatxoak isuri masibotik edo besteren batetik datozen ikertu behar da.

Hala, Bizkaiko Foru Aldundiko teknikariek laginak hartu dituzte Arena hondartzan, eta Deriora eraman dituzte aztertzeko eta Galiziakoekin alderatzeko.

Zer gertatu zen ''Toconao'' ontziarekin? Hau da dakiguna pellet isuriaren inguruan
Zer gertatu zen ''Toconao'' ontziarekin? Hau da dakiguna pellet isuriaren inguruan
Zer gertatu zen ''Toconao'' ontziarekin? Hau da dakiguna pellet isuriaren inguruan

0:34

Eusko Jaurlaritzak, Segurtasun Sailaren bitartez, 'Itsasertza', Itsas Kutsadurari Aurre Egiteko Euskadiko Larrialdi Plan Berezia, jarri du martxan gaur.

Roberto Media Kantabriako Ingurumen kontseilariak gutxienez bi hondartzatan plastikozko pinportak agertu direla baieztatu du: Val de San Vicenteko Prellezon eta Pielagoseko Portion.

Bestalde, Alfonso Rueda Xuntako presidenteak iragarri du kutsaduraren aurkako egitasmoa (Camgal) 2. fasera igoko dela, orain arte 1. mailan baitzegoen, Espainiako Gobernuak "baldintza hori eskatzen duelako" isuriari eusteko itsasoan lan egiteko.

Asturiasek alerta-maila igo duen egun berean iritsi da erabaki hori, eta Xuntan hainbat egunez maila hori igo gabe egon ondoren, Espainiako Gobernuak behin eta berriz eskatu du neurria hartzea, lankidetza eskaintzeko.

Zer dira pinportak eta zeintzuk dira itsasora isurtzearen arriskuak?
Zer dira pinportak eta zeintzuk dira itsasora isurtzearen arriskuak?
Zer dira pinportak eta zeintzuk dira itsasora isurtzearen arriskuak?

0:44
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa Hondartzak Muskiz Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Ingurumena Kutsadura