Gizartea -

GIPUZKOA

Baserri bat ebakuatu dute Ormaiztegin, A-636 errepidearen parean, luizi baten ondorioz

Dena dela, lur-jausi horrek ez du oztoporik sortu errepidean. Bidegiko teknikari bat bertaratu da goizean, luiziak eragindako kalteak aztertzeko.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ormaiztegiko (Gipuzkoa) Aranguren auzoko baserri bateko bizilagunak ebakuatu dituzte suhiltzaileek, azken orduotan A-636 errepidearen parean euriteek eragindako luizi baten ondorioz. Dena dela, lur-jausi horrek ez du oztoporik sortu errepidean.

Bidegiko teknikari bat bertaratu da goizean, luiziak eragindako kalteak aztertzeko. Lur-jausia goizaldean jazo da.

Astelehenean, adituek ingurua aztertzen jarraituko dute, eta baliteke ebakuatutako pertsonak bihar bertan itzultzea etxera.

Ondo bidean, datozen egunetan konponduko dituzte luiziak eragindako kalteak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Herriak eta Hiriak Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa Eguraldia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Harri-jausiak