Gizartea -
Engainua
Donostiako Udaltzaingoaren aldizkarirako dirua eskatuz dei faltsuak egin dituztela ohartarazi dute
Donostiako Udalak ohartarazi du ez dagoela Udaltzaingoaren inongo aldizkaririk, eta ekarpenik inolaz ere ez egiteko eskatu dute, engainua delako.
Agentziak | EITB Media
Donostiako Udalak ostiral honetan ohartarazi duenez, dei faltsuak egin dituzte etxebizitzetara eta enpresetara, Donostiako Udaltzaingoaren ustezko aldizkari baterako dohaintzak eskatzeko.
Udalaren hitzetan, ez dago Udaltzaingoaren inongo aldizkaririk, eta ekarpenik inolaz ere ez egiteko eskatu dute, engainua delako.
Bertatik jakinarazi dutenaren arabera, Udaltzaingoak hainbat abisu jaso ditu azken orduetan iruzur horren berri emateko, eta ikerketa abiatu dute.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea