Gizartea -

URTARRILAREN 6KO ZOZKETA

EAEn batez beste 23,54 euro jokatu dituzte 2024ko Erregetako loterian; Nafarroan, 14,48 euro

Hego Euskal Herriko biztanleen artean, bizkaitarrek jokatu dute gehien (30,27 euro), arabarrek (18,35), gipuzkoarrek (15,26) eta nafarrek (14,48) baino gehiago. Zozketa 12:00etan hasi da, eta saritutako zenbakiak eitb.eus-en kontsultatu ahal dira.

Erregetako loteria Bilboko administrazio batean. Artxiboko argazkia: EFE
Erregetako loteria Bilboko administrazio batean. Artxiboko argazkia: EFE
Erregetako loteria Bilboko administrazio batean. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Estatuko Loteria eta Apustuak Espainiako erakundeak zabaldutako behin-behineko datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoan, batez beste, 23,54 euro jokatu ditu herritar bakoitzak; Nafarroan, aldiz, 14,48 euro.

Behin betiko datuak oraindik eman ez badituzte ere, itxura guztien arabera, Bizkaian gastatu dute diru gehien herritarrek (30,27 euro), Araban (18,35 euro), Gipuzkoan (15,26 euro) eta Nafarroan (14,48 euro) baino gehiago. 

Espainiako Estatuan batez beste 17,97 euro gastatu ditu Erregetako loterian loteriazale bakoitzak.

Erregetako loteriak 770 milioi euro banatu ditu saritan

Erregetako loteriak 770 milioi euro banatu ditu larunbat honetan egin den zozketan, 2023an baino 70 milioi euro gehiago.

Lehenengo sariak serieko bi milioi euro eman ditu; bigarrenak, serieko 750.000 euro; eta hirugarrenak, serieko 250.000. Gainera, 3.500 euroko 20 sari, 1.000 euroko 1.400 sari, eta 400 euroko 5.000 sari ere eman ditu.

2023ra arteko datuak kontuan izanda, 19 aldiz banatu dute sari nagusia Bizkaiko hiriburuan, zortzi bider jausi da sari potoloa Donostian, eta behin, Gasteizen. Nafarroan, aldiz, birritan saldu dute zenbaki sariduna.

Zozketa 12:00etan hasi da, eta saritutako zenbakiak eitb.eus-en kontsultatu ahal dira.

ZURE INTERESEKOA IZAN DAITEKE: Kontsultatu 2024ko Erregetako loterian saritutako zenbakiak
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Erregetako loteria Nafarroa gaur EAE gaur Gabonak 2023 Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Loteria