Gizartea -

Gertakaria

Donostiako noriaren erabiltzaile guztiak erreskatatu behar izan dituzte, matxura bat izan ondoren

Suhiltzaileek kabinetan zeuden erabiltzaileak bi eskaileraren bidez atera dituzte. 67 pertsona inguru ebakuatu dituzte, horietatik 17 adingabeak. Suhiltzaileek 55 erabiltzaile erreskatatu dituzte, eta 12 beren kabuz jaitsi ahal izan dira. Pertsona bat artatu dute antsietateagatik.

Suhiltzaileak, Alderdi Eder parkeko norian. Irudia: EITB
Suhiltzaileak, Alderdi Eder parkeko norian. Irudia: EITB
Matxura batek Donostiako noria gelditu du eta suhiltzaileek erabiltzaileak jaitsi behar izan dituzte

0:38

Eriz Lotina | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Matxura baten ondorioz, Donostiako Alderdi Eder parkean dagoen noria gelditu behar izan dute 19:00ak aldera, Donostiako suhiltzaileek X sare sozialean jakinarazi dutenez.

Hasiera batean, noriako arduradunak matxura konpontzen saiatu dira, baina ez dute lortu, eta ordubete geroago suhiltzaileei deitzea erabaki dute, Donostiako Udaleko iturriek azaldu dutenez.

Suhiltzaileek kabinetan zeuden erabiltzaileak bi eskaileraren bidez atera dituzte. 67 pertsona inguru ebakuatu dituzte, horietatik 17 adingabeak. Suhiltzaileek 55 erabiltzaile erreskatatu dituzte, eta 12 beren kabuz jaitsi ahal izan dira. Pertsona bat artatu dute antsietateagatik, baina ez dute ospitalera eraman behar izan.

Atrakzioak 32 metroko altuera eta 24 kabina ditu, bidaia bakoitzean 144 pertsona garraiatzeko gaitasunarekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia Gipuzkoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Suhiltzaileak