Gizartea -

Arnas aparatuko infekzioak

Gripe eta covid-19 kasuek gora egin dute urteko azken astean

Bronkiolitisaren diagnostikoak eta arnas birus sinzitialaren (VRS) detekzioak, berriz, jaitsi egin dira.

Artxiboko irudia.
Artxiboko irudia.
Artxiboko irudia.

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Urtea amaitzear den honetan, badirudi etxe askotan gaixotasun birikoen konpainian esango diotela agur 2023ari; izan ere, gripearen birusak gora egiten jarraitzen du. Covid-19aren intzidentziak ere gora egin du aste honetan, bronkiolitisaren diagnostikoak eta arnas birus sinzitialaren (VRS) detekzioak jaitsi diren bitartean, Osakidetzak ohar batean jakinarazi duenez.

Lehen arretan arnas infekzioaren tasa 578,2 kasukoa izan da 100.000 biztanleko (602,8/100.000 aurreko astean). Lurralde historikoen arabera, tasak hauek izan dira: 489,9/100.000 Araban, 585,4/100.000 Bizkaian eta 607,4/100.000 Gipuzkoan.

Gripearen tasak gora egiten jarraitzen du, eta bronkiolitis-tasak, berriz, nabarmen egin du behera. Horrela, gripe-sindromearen tasak gora egin du berriro, eta 36,7 kasu izan dira 100.000 biztanleko (30,4/100.000 aurreko astean). Bronkiolitis-tasak (bi urtetik beherakoetan) behera egin du aste honetan, eta 100.000 biztanleko 596,2 kasutan kokatu da (1.164,6/100.000 aurreko astean).

Bestalde, mikrobiologiako laborategira bidalitako 85 laginen % 67,1 baieztatu dira. Horrela, sei SARS-CoV-2 kasu, gripearen 30 eta zortzi VRS kasu atzeman dira. 16 rinobirus kasu ere antzeman dituzte.

Horrela, covid-19aren positibotasunak gora egin du, eta % 7,1ean kokatu da (% 1,1 aurreko astean). Gripearen birusaren positibotasunak gora egin du berriro, % 35,3ra iritsiz (aurreko astean % 30,0), eta VRS birusarenak gora egin du pixka bat, % 9,4ra arte (aurreko astean % 7,8). Rinobirusaren positibotasuna % 18,8koa izan da (% 18,9 aurreko astean).

Arnas infekzio larrien tasa Osakidetzako ospitale sarean 20,8 kasukoa izan da 100.000 biztanleko (20,6/100.000 aurreko astean).

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gabonak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Gripea Koronabirusa