Gizartea -

Nafarroa

80 urteko gizon bat hil da Ribaforadako lursail batean motoaitzur batekin izandako istripuan

Larrialdi zerbitzuek 16:37an izan dute istripuaren berri. Gizona hilda zegoen larrialdi zerbitzuak iritsi zirenean.

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

80 urteko gizon bat hil da gaur arratsaldean Ribaforadako (Nafarroa) lursail batean lanean ari zela ezbeharra izan ostean.

Larrialdi zerbitzuek istripuaren berri izan du 16:37an, eta Tuterako suhiltzaileak, bizi-euskarri aurreratuko anbulantzia bat eta Udaltzaingoaren eta Guardia Zibilaren patruilak bertaratu dira.

Gizona hilda zegoen larrialdi zerbitzuak iritsi direnerako. Ikertzen ari diren arrazoiengatik, motoaitzur batekin ezbeharra izan du, herriko lursail batean lanean ari zela, Foru Gobernuak jakitera eman duenez.

Hildakoaren gorpua Nafarroako Auzitegi Medikuntzako Institutura eramango dute, autopsia egiteko. Guardia Zibilak ikerketa abiatu du.

Bere autoaren bila

Guardia Zibila hildakoaren ibilgailuaren bila ari da. Guardia Zibilaren iturriek adierazi dutenez, lanean ari diren aurretiazko hipotesia ezbeharrarena da oraindik, baina, hildakoaren autoa agertu ez denez, ikerketa-lerro guztiak irekita daude oraingoz.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Tutera albisteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak