Gizartea -

SAN TOMAS AZOKA

Bi pertsona zauritu dira Donostian, Gipuzkoa plazako talo postu batean izandako sutean

Suhiltzaileek argitu dutenez, "gas poltsa bat sortu da erabiltzen ari ziren plantxaren gainean", eta hori berriro pizten hasi direnean, "su handi bat" piztu da.

Leherketa gertatu den San Tomas azokako postua. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia
Leherketa gertatu den Donostiako San Tomas azokako postua
Bi zauritu Donostiako Gipuzkoa plazako talo-postu batean izandako leherketa batean

0:39

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

40 eta 44 urteko bi gizon zauritu dira gaur eguerdian Donostian, San Tomas egunaren harira Gipuzkoa plazan jarritako talo postu batean izandako sutean.

Hasiera batean leherketa bat izan dela zabaldu bada ere, suhiltzaileek argitu dute sute bat izan dela. Antza, erabiltzen ari ziren plantxa baten gainean "gas poltsa bat" eratu da eta gailu hori berriro pizten saiatu direnean, "su handi bat" sortu da.

Bi zaurituak tokian bertan artatu dituzte aurrena, eta, ondoren, Donostia Ospitalera eraman dituzte, erredura arinekin.

Azkoitiko Hazitik kooperatibaren postuan izan da sutea, 14:00 inguruan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia argazkiak San Tomas eguna Donostian Gizartea Eguneko albisteak Albisteak